Skip to main content
Sugerencias para disfrutar de una vida sexual satisfactoria :: Ideiak argi

Ideiak argi

  • Sexualitateak, plazer eta ongizate iturri, beste pertsona batekin sentimenduak eta sentsazioak komunikatzeko modu pribilegiatuaz gozatzeko aukera ematen digu, besteak beste.
  • Era batera edo bestera, sexualitatea pertsona bakoitzaren baitan dago, bizitza osoan zehar. Izaki sexuatuak gara.
  • Ugalketa-alderdia alde batera utzita, sexualitateak gozamen- eta asebetetze-osagai oso garrantzitsua du norberaren oreka pertsonalerako eta sozialerako.
  • Sexualitatean ez dago beste araurik, bestea errespetatuz norbere desirei kasu egitea baino.
  • Sexualitateak hainbat ñabardura indibidual eta bereizle ditu pertsona batzuen eta besteen artean.
  • Bere sexualitatea osoki bizi duena zoriontsuagoa izango da eta, horrekin batera, baita inguruan dituenak ere, batez ere zenbat eta malguagoa eta errespetuzkoagoa izan sexualitatea bizitzeko beste modu batzuekin, nahiz eta berearekin bat ez etorri.