08
Bizitza sexual atsegingarri batez gozatzeko iradokizunak

Ez da ahaztu behar...
- Plazer sexualak ez du erretirorako adinik. Zure osasuna zaintzen baduzu eta zure benetako beharrak asetzen badituzu, gozatu egingo duzu.
- Sexuak ere badu zentzu ludikoa, utzi jolasten. Jolasaren jatorrizko zentzuan, haurrak garenean bezala, prozesuak du garrantzia –jolasean aritzea– eta ez produktuak –irabazi–, helduen munduan gehiegi gertatzen den bezala. Ondo ulertutako plazera jolasa da, beste helbururik gabe gozatzen dugun zerbait.
- Fantasia sexualak zure sexualitatea aktibatzeko baliabide ona izan daitezke. Utz iezaiozu zeure buruari amets egiten, eta, bikotekiderik baduzu, azter ezazu berarekin fantasia partekatuak egitearen balizko gozamen konplizea.
- Sexua eta barrea oso lotuta daude, umorea landu, bikotekidearekin barre egiteak plazera areagotzen du jolas sexualean.
- Umorezko konplizitate intimoak lotura indartu eta sexu-kezken mamua urruntzen du.
